Urtero legez, Brouard eta Muguruza omenduko dituzte azaroaren 20an
Bilboko Branka * E.H
Ezker abertzaleak agerraldia egingo du bihar senideekin batera ekimenaren berri emateko. Orain 28 eta 23 urte hil zituzten, hurrenez-hurren, Santi Brouard eta Josu Muguruza ezker abertzaleko kideak Estatuko talde parapolizialek.
Datorren azaroaren 20an, urtero bezala, lore eskaintza eta ekitaldi politikoa egingo du ezker abertzaleak Santi Brouard eta Josu Muguruzaren omenez Ametzolan eta Errekaldeko plazan urrenez urren.
Eguerdiko 12:00etan Ametzolako parkean Brouarden omenez jarritako eskulturan elkartuko dira lore eskaintza egiteko eta ondoren, 12.30tan, Errekaldeko plazan Muguruza omenduko dute.
Arratsaldean, berriz, ekitaldi politikoa egingo dute Alde Zaharreko Esperantza frontoian 19:30ean.
Bihar agerraldia egingo du ezker abertzaleak seinideekin batera deialdiaren inguruko zehaztapen gehiago emateko.

* Santi Brouard (Lekeitio, 1919 – Bilbo, 1984ko azaroaren 20) mediku eta politikaria izan zen, GALek erail zuen arte.
EHASeko sortzaileetako bat izan zen (1977tik aurrera HASI izango zena). Brouard bera HASIko lehendakari izendatu zuten; eta, Herri Batasuna sortzean, alderdi horretako kide izan zen.
1984eko azaroaren 20ean, Luis Morcillok eta Rafael López Ocañak tiroz hil zuten bere Bilboko kontsultan. Ondorengo ikerketek bi hiltzaileak identifikatu eta auziperatu zituzten, baina Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile batek libre utzi zituen 1999ean. Hainbatek salatu zutenez, hilketa hura Espainiako gobernuak 1980ko hamarkadan aurrera eramandako estatu terrorismoaren operazioetako bat izan zen.
* Josu Muguruza (Bilbo, 1958 – Madril, 1989ko azaroaren 20a) kazetari eta politikaria izan zen. Bere jardun politikoaren ondorioz erbestea eta kartzela ezagutu zituen.
1984ko azaroan Tasio Erkizia ordezkatu zuen Madrilgo gorteetan Herri Batasuneko diputatu moduan. 1989ko azaroaren 20ean, Madrilgo Alcala Hotelean bere alderdiko beste kide batzuekin parlamentuko lana prestatzen ziharduela, armaturiko bi lagunek tiro egin zioten eta hil egin zuten. Heriotza, Euskal Herrian greba orokorrerako deialdia sorrarazi zuen.
Sare Info:
http://sareantifaxista.blogspot.com.es/2012/11/santi-brouard-eta-josu-muguruza-gogoan.html